The Riff Truckers 2005 urtean sortu zen Bizkaiko Ea herrian. Hasieretatik rock&rolla jorratu zuten estilo nagusi bezala, baina bluesa, countrya eta, nola ez, whiskya, alde batera utzi gabe. 2006an euren lehen kontzertuak eman zituzten eta ordutik hona ez dira geldi egon. Demo bat grabatu ondoren, 2009an bere lehenengo estudioko diskoa grabatu zuten Muxikako Muxik-On estudioetan, Iñigo Etxebarrieta “Pitu”-ren laguntzarekin (Berri Txarrak, Extremoduro edota Gatibu bezalako taldeen soinu teknikaria). Grabaketan Audience taldeko Gaizkak (saxoa, hammond-a eta pianoa) eta The EIB’s taldeko Gotzonek (gitarra) parte hartu zuten. Diskoa “On Route” deitzen da eta rock&rollez beteriko zortzi abestiz osatuta dago. Honi esker, pasa den 2010ean XXII Bilbao Hiria Lehiaketaren irabazle suertatu ziren
WEBGUNEAMYSPACE
Abestiak
1- Rolling
2- Twister
3- My enemy
4- Route 66
5- Mary Jane
6- Thursday
7- Johnny Whisky
8- Drinking the last blues
Jaitsi
Bestalde, 2011. urtean Azkena Rockeko sorpresa bihurtu zituen kontzertu ikusgarria eta 2010 Bilborrock-en XXII. Bilbao Hiria Lehiaketaren barruan eman zuten kontzertua, biak batera jaitsi daitezke DVD bakarrean Kijongiroren webgunean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina