2012(e)ko martxoaren 11(a), igandea

Karidadeko Benta- Karidadeko Benta (2003) //

Karidadeko Benta- Karidadeko Benta (2003)

Karidadeko Benta

Jon Maia bertsolariaren inguruan sortutako taldea. Bertsoak eta koplak oinarri, doinu bereziekin egindako kantuak. Garai bateko herri orkestren antzera.
Talde ez ohikoa da Karidadeko Benta. Ez ohikoa taldekideen artean bertsolari bat, aktore bat eta arte plastikoetan aritzen direnak daudelako; eta ez ohikoa, flamenkotik, Marokoko eta Iraneko doinuetatik edo cha-cha-cha-tik edaten duelako euskal tradizioarekin lotura zuzena duen proiektu bat gauzatzeko. Bertsoak dira Karidadeko Benta osatzen duten abestien arteko lotura eta sustraia, gainera mundu zabaleko doinu askok ere bertsoen neurria dutenez, naturaltasunez gertatzen da harremana Herri txikietako erromerietan aritzen ziren jazbanen bertsio eguneratua da euren proposamena.
Jon Maia zuzendari, Karidadeko Bentako funtzioan ez dago aspertzerik.
2007ko irailaren 5ean eman zuten azken kontzertua Getxoko Folk Jaialdian, taldea bere onenean zegoela eta partaideek horrela erabakita.

PARTAIDEAK
Jon Maia Ahotsa
Aran Santamaria ahotsa, klarinetea
Tolo: Klarinetea tronpeta, saxoak, klarinetea
Jon Manzisidor lauda, gitarra
Imanol Manterola perkusioak
Domentx Uzin Helikoia eta bibolina
MYSPACE

Abestiak
1-Sarrera
2-Karidadeko Benta
3-Pariseko postala
4-Algorri
5-Ehun aldiz agur
6-Txakur txiki gorritxo bat
7-(Txirrita)
8-Demokrazia
9-Paulino Uzkudun
10-Askizuko Remedios Amayanekua
11-Joxe Azarola
12-Bezala nazala
13-Ala porai!
14-Partiada tristea Ternuarat


Jaitsi !!

iruzkinik ez: