miércoles, 21 de marzo de 2012

Mursego - Bi (2) (2010)



Saguzarrek buruz bera begiratzen diote munduari. Baina alderantziz ikusten al dute mundua? Maite Arroitajauregik (Mursegoren atzean ezkutatzen den Houdini mago eibartarrak) ere bere ikuspegi bereziaz begiratzen dio inguruneari. Agian saguzarrek bezala buruz behera ez, baina dudarik gabe bere leku propiotik.

Ikuspegi berezi horrek eraman du eskarmentu handiko musikari hau ehun eta laurogei graduko hainbat eta hainbat buelta ematera. Gazte-gaztetan jaso zuen formakuntza klasikoa, handik pop eta rock mundura salto egiteko, txiribuelta aski eleganteaz, gainera: Kukka proiektua martxan jartzea hainbat lagunekin batera, Moraurekin lehen grabaketa, Lisabörekin maketa zein diskak… Eta bide horretatik jarraitu du, bidezidorrik hartu gabe, astiro astiro. Soinu bandak, kolaborazioak, dantzarako piezak… Eta azkenean hainbatek eta hainbatek horrenbeste espero genuen Mursego proiektua.
BIDEHUTS


ELKARRIZKETA

Abestiak
01. Ende
02. Donki Kongu
03. Zuek Zarete Za!
04. Itsas Urpekarien Dantza
05. Hegaluzea Pistoarekin
06. Europa Zaharreko Banpiroen Guda
07. Traganik Gabeko Emakumea
08. Microscopio
09. Argia Zara
10. Zaldi Bastiak
11. El Paseo


Jaitsi Mediafire