Alan Griffin irlandarra Euskal Herrira etorri, donostiar bategaz ezkondu eta euskal kulturan zeharo murgildu egin zen. Lehenengo Txomin Artola eta Amaia Zubiriarekin Euskal Herri guztitik zehar emon zituen kontzertuak (Folk Lore Sorta I, II eta III). Gero, alboka ikasi eta Txomin Artola eta Joxan Goikoetxearekin Alboka taldea sortu zuten 4 disko zoragarri plazaratuz (Alboka, Bi beso lur, Lorius eta Lau anaiak). Azkenik, edo momentuz, talde berri hau sortu egin du Hernanin ingeleseko akademia bat zuzentzen duen irlandar euskaldun eta albokari trebe honek: Aintzina.
Talde honen abiapuntua aintzinako abesti narratiboak eta baladak dira (hortik taldearen izena), hori bai beren estilo eta moduetara moldatuak; era berean pieza instrumental berriak ere aurkituko ditugu, askok albokarentzako bereziki sortuak. Hemen dekozue beren lenengoko lana, Suitian, ezkatzatik bero ateratakua. Jadanik bigarren bat ere sukaldatzen ari dira: Kozinatik kanberala.
Bere taldekide guztiak eskarmentu handia daukate euskal soinugintzan, hainbat talde eta artisten lanetan parte hartu dutelarik hala nola Ruper Ordorika, Tapia ta Leturia, Alboka, Oreka Tx, Esne Beltza, Izotz, Xabi San Sebastian, Txomin Artola eta Amaia Zubiria, Alaitz eta Maider, Laiotz, Imuntzo eta Beloki, Mal de Ojo, Laket...., baita ere eta besteak beste Hiru Truku, Márta Sebestyén, Mikel Markez, Ken 7, Benito Lertxundi, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea, Gorka Knörr, Jexuxmai Lopetegi, Aizpea Goenaga, Olatz Zugasti eta Xabier Euzkitzeren grabaketa eta egitasmotan. Hauek dira Aintzina taldeko partaideak:
•Zigor Sagarna: Ahotsa, panderoa
•Juanjo Otxandorena: Buzukia
•Arkaitz Miner: Arrabita, mandolina, viola
•Alan Griffin: Alboka, flautak, klarinetea, boha, kromornoa eta musukitarrak
BIDEOKLIPATalde honen abiapuntua aintzinako abesti narratiboak eta baladak dira (hortik taldearen izena), hori bai beren estilo eta moduetara moldatuak; era berean pieza instrumental berriak ere aurkituko ditugu, askok albokarentzako bereziki sortuak. Hemen dekozue beren lenengoko lana, Suitian, ezkatzatik bero ateratakua. Jadanik bigarren bat ere sukaldatzen ari dira: Kozinatik kanberala.
Bere taldekide guztiak eskarmentu handia daukate euskal soinugintzan, hainbat talde eta artisten lanetan parte hartu dutelarik hala nola Ruper Ordorika, Tapia ta Leturia, Alboka, Oreka Tx, Esne Beltza, Izotz, Xabi San Sebastian, Txomin Artola eta Amaia Zubiria, Alaitz eta Maider, Laiotz, Imuntzo eta Beloki, Mal de Ojo, Laket...., baita ere eta besteak beste Hiru Truku, Márta Sebestyén, Mikel Markez, Ken 7, Benito Lertxundi, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea, Gorka Knörr, Jexuxmai Lopetegi, Aizpea Goenaga, Olatz Zugasti eta Xabier Euzkitzeren grabaketa eta egitasmotan. Hauek dira Aintzina taldeko partaideak:
•Zigor Sagarna: Ahotsa, panderoa
•Juanjo Otxandorena: Buzukia
•Arkaitz Miner: Arrabita, mandolina, viola
•Alan Griffin: Alboka, flautak, klarinetea, boha, kromornoa eta musukitarrak
Abestiak
1. Yolanda
2. Mus Urrutia
3. Arreba Juana
4. Ormaizteiko Olkik
5. Kattaliñaño
6. Prantziako Anderea
7. Testamenduarena
8. Lehen Pausoak
9. Birgitta-ri
10. Deserturra
11. Banbruxaneko Nausia
12. Esteñibar
13. Goien Tenploan
14. Eskalearena
14. Arantzazura Nijuanian
Jaitsi
1 iruzkin:
Diska oso txukuna benetan! Duela urte bete edo erosi nuen eta izugarri gustatu zitzaidan. Sokazko eta haizezko tresnak oso ondo nahasten dituzte, aintzinako ikutu zoragarri bat emanez. Ea beste norbaiti ere gustatzen zaion eta erosten duen!!
Argitaratu iruzkina